|
Pantxika: Addio Manex, ontsa zirea?
Manex: Zeeer?
Pantxika: Galdetzen dizut ea ontsa zaren?
Manex: Ongi mila esker.
Pantxika: Non bizi zara orain Manex?
Manex: Zeeer?
Pantxika: Galdetzen dizut ea non bizi zaren
Manex: Ah bai barka. Angelun, Angelun bizi naiz.
Pantxika: Egun aro ederra egiten du!
Manex: Zeeer?
Maritxu: Erraten dizu egun aro ederra egiten duela!
Manex: Aaah!
Pantxika: Hemen jausten zirea Manex?
Manex: Zeeer?
Maritxu: Galdetzen dizu ea hemen jausten zirenez!
Pantxika: Ken, ken eta utz pasatzen!!
Manex: Zeeer?
Maritxu: Erraiten dizu kentzeko eta pasatzen uzteko!!
Pantxika: Ez dut uste zozo hau beste aldi batean agurtuko dudanik!!
|