|
Gaur erakasleak euli bat ekarri die ikasleei kutxa batean.
- Erakasleak Peiori eman dio kutxa. Peiok, kasu emanez, kutxatxoa ideki
eta eulia atera du. Eulia berdea da. Pott bat eman dio eta Paskali pasatu
dio.
- Paskalek zango batetik hartu du eta aurpegira ufatu dio. Gero Loulouri
eman dio.
- Bainan Loulouk eskua zabaldu du eta eulia hegaldatu zaio.
- Kristinak aulki gainera igan da eta harrapatu du euli iheslaria.
- Piarresek hegalak kendu dizkio euliari, ihes ez egiteko.
- Ordian Beñat, Piarresi hurbildu zaio eta erran dio: Euli
hori guziena da.
Ekar ezazu hona .
- Beñatek eulia hartu, atea ideki eta eulia kanpora bota du. Eulia
bistan dena hil da.
- Ordian Maiderrek liburua hartu eta danba!!
. eman dio Beñati
buruan.
- Bruno negarrez hasi da eta malkoak Xabiren orriaren gainera erori dira.
Xabiri ariketak busti zaizkio eta oihuka hasi da.
- Beste guziak jaiki eta elgar joka hasi dira.
- Erakasleak haserre gelatik kanpora igorri ditu guziak.
Oharra: Eulia entzun ahala, testoan erraten dena eginen
dute ikasleek. Ondotik, bakoitzak egin duena
edo gertatu zaiona kondatuko du.
|